×
Corrigir

Zoriontasun Izan

Kauta

Gazte topatu ginen,
Ametsak gureak ziren
Laztanak, sentimenduz beteak
Oharkabean, maitasuna zen
Bion arteko istorio honetan
Hazitzen joan zen sua, barnean

Elkar babesten ginen,
Irrifar bat nahikoa zen
Gaueko iluna argitzeko,
Gure begien isladapenak,
Etorkizuneko argi samurra,
Biontzat atsegina

Istorioaren azken une aurrean,
Sentimendu ugariak, negar malko artean
Maite ziren begiradak elkartzean
Isiltasuna apurtuz, ZORIONTSU IZAN


Iraganeko sua, itzaltzen joan zenean
Ametsetik esnatzean, istorioa amaitzean

Gure maitasun berbak gugandik urruntzean,
Laguntasuna nagusi, laguntasuna nagusi...

Composição: -





Mais tocadas

Ouvir Kauta Ouvir