×
Corrigir

Zoaz Euskal Herrira

Zarama

Berriz nongoa nintzen galdetu zidaten
berriro aho bete hortz geratu ziren
abertzaleak baditugu ere hor aberririk ez
egunkarietan gaude baina mapetan ez

Gazte gaztetatikan herritik kanpora
extranjeri aldean pasa det denbora
herrialde guztietan toki onak badira
baina urdailak dio: Zoaz Euskal Herrira!

Zoaz Euskal Herrira hor duzu jaia
Zoaz Euskal Herrira eta begira
Zoaz Euskal Herrira atseden bila
sartu gure kilkir kaiolan

Araban bagare Gipuzkun bagera
Ziberun bagire eta bizkaian gara...
gare gara gire gera lau bat hiru bost zazpi
galdetu haizeari eta esango du: "ez dakit"

Zoaz Euskal Herrira hor duzu jaia
Zoaz Euskal Herrira eta begira
Zoaz Euskal Herrira atseden bila
sartu gure kilkir kaiolan

"Tots els colors del verd sota un cel sempre gris..."
edo kutsaturik?
aita semeak tabernan daude ama-alabak ere...

Zoaz Euskal Herrira hor duzu jaia
Zoaz Euskal Herrira eta begira
Zoaz Euskal Herrira atseden bila
sartu gure kilkir kaiolan






Mais tocadas

Ouvir Zarama Ouvir